ADURTZA IKASTOLAKO 3. eta 4.mailako BLOGA (2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteak)

viernes, 7 de mayo de 2010

OLARIZUKO BARATZETAN

Olarizuko Baratzetan on PhotoPeach
Gaur, 2010eko maiatzaren 7an, Olarizuko baratzetara joan gara 3. mailakoak. Ikastolatik hurbil zegoenez oinez joan gara.
Ailegatu garenean azalpenak entzun ditugu eta ekintzak burutzeko lau talde antolatu dituzte monitoreek. Honako hauek izan dira egindako ekintzak:
- Puzzle batzuk osatu.
- Paperezko igel bat egin.
- Begiratu gabe barazkien izenak ikutzen eta usiantzen asmatu.
- Igelaren bizimodua antzeztu.
- Usain-landareak aztertu.
Ekintza honetan jolasteko denbora ere izan dugu.
Bukatzean karneta eman digute.
Orokorrean ondo egon da baina iaz egindakoaren antza handia zuen.