ADURTZA IKASTOLAKO 3. eta 4.mailako BLOGA (2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteak)
lunes, 28 de junio de 2010
viernes, 11 de junio de 2010
GUARDIARA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Guardia on PhotoPeach
2010eko ekainaren 9an egin genuen ikasturteko azken txangoa. Guardiara joan ginen Arabako Errioxan dagoen herri batera. Autobusez joan ginen eta ikastolatik 08:45etan atera ginen.
Ailegatzean hamaiketako jan genuen enparantza batean. Informazio bulegora joateko kale batzuetatik ibili ginen eta Samaniegoren etxea ikusi genuen. Geroago elizara joan ginen eta elizaurrekoa ikusi genuen Adrianarekin. Andereñoak azalpenak eman zizkigun eta elizan sartu ginen. Bisita hau bukatu zenean, autobusean berriz, “La Hoya” herrixkara abiatu ginen Museoa eta aztarnak ikustera. Aztarnen ondoan jolasten egon ginen eta Calatrabaren upeltegia ikusi genuen urrutian. La Hoya–tik itzultzean herriko enparantzan dagoen erlojuko panpinak dantzan ikusteko aukera izan genuen. Momentu hartan bazkaltzeko ordua ailegatu zen eta “El Collado” parkera hurbildu ginen. Hantxe bazkaldu, jolastu, kolunpiotan ibili, hitz egin genuen... Konturatu gabe denbora oso azkar pasatu zen baina Gasteizera itzuli baino lehen izozkiak eta goxokiak erosi genituen. Itzultzeko bidaia motza egin zitzigun eta 17:00etarako ikastolako atean geunden.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)