ADURTZA IKASTOLAKO 3. eta 4.mailako BLOGA (2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteak)

lunes, 15 de noviembre de 2010

Green Capital!


Gure lehen proiektuan Natura zaintzeko egin behar diren gauza asko ikasi ditugu. Babakizue Gasteiz 2012an Green Capital izango dela, ba guk ere Gasteiz egiten dugu berdea barrutik, ikusi ba.

lunes, 8 de noviembre de 2010

JOLASTOKIAN JOLASTEN ARI GARA

Ikasturte hasieran abesti berriak ikasi genituen patioan jolasteko eta txartel hau egin genuen denon artean korridorea apaintzeko. Polita, baietz!!!

2010-2011 IKASTURTE BERRIA

Agian pentsatu duzue gure bloga ahaztuta genuela, ba ez da egia. Ikasturte berria hasi zenetik lan pila egin dugu baina hemen ipintzeko astirik ez. Garaia heldu da eta hemendik aurrera guk egindakoak hemen ikusteko aukera izango duzue.
Mila esker gure zain egoteagatik..

¿No se os habrá ocurrido pensar que nos habíamos olvidado del BLOG, verdad?
Bueno pues de hoy en adelante podréis ir viendo nuestros nuevos trabajos. Gracias por vuestra espera....

lunes, 28 de junio de 2010

viernes, 11 de junio de 2010

GUARDIARA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Guardia on PhotoPeach
2010eko ekainaren 9an egin genuen ikasturteko azken txangoa. Guardiara joan ginen Arabako Errioxan dagoen herri batera. Autobusez joan ginen eta ikastolatik 08:45etan atera ginen.
Ailegatzean hamaiketako jan genuen enparantza batean. Informazio bulegora joateko kale batzuetatik ibili ginen eta Samaniegoren etxea ikusi genuen. Geroago elizara joan ginen eta elizaurrekoa ikusi genuen Adrianarekin. Andereñoak azalpenak eman zizkigun eta elizan sartu ginen. Bisita hau bukatu zenean, autobusean berriz, “La Hoya” herrixkara abiatu ginen Museoa eta aztarnak ikustera. Aztarnen ondoan jolasten egon ginen eta Calatrabaren upeltegia ikusi genuen urrutian. La Hoya–tik itzultzean herriko enparantzan dagoen erlojuko panpinak dantzan ikusteko aukera izan genuen. Momentu hartan bazkaltzeko ordua ailegatu zen eta “El Collado” parkera hurbildu ginen. Hantxe bazkaldu, jolastu, kolunpiotan ibili, hitz egin genuen... Konturatu gabe denbora oso azkar pasatu zen baina Gasteizera itzuli baino lehen izozkiak eta goxokiak erosi genituen. Itzultzeko bidaia motza egin zitzigun eta 17:00etarako ikastolako atean geunden.

viernes, 7 de mayo de 2010

OLARIZUKO BARATZETAN

Olarizuko Baratzetan on PhotoPeach
Gaur, 2010eko maiatzaren 7an, Olarizuko baratzetara joan gara 3. mailakoak. Ikastolatik hurbil zegoenez oinez joan gara.
Ailegatu garenean azalpenak entzun ditugu eta ekintzak burutzeko lau talde antolatu dituzte monitoreek. Honako hauek izan dira egindako ekintzak:
- Puzzle batzuk osatu.
- Paperezko igel bat egin.
- Begiratu gabe barazkien izenak ikutzen eta usiantzen asmatu.
- Igelaren bizimodua antzeztu.
- Usain-landareak aztertu.
Ekintza honetan jolasteko denbora ere izan dugu.
Bukatzean karneta eman digute.
Orokorrean ondo egon da baina iaz egindakoaren antza handia zuen.

jueves, 15 de abril de 2010