
AMAREN SABELEAN. JAIOTZA
2001eko otsailaren 1ean jaio nintzen; Txagorritxun. Nire amak esaten dit asko mugitzen nintzela eta futbolean jolasten nenbilela denbora osoan. 2 k. eta 900 g. pisatu nuen eta 47 zentimetro.
TXIKIA NINTZENEAN
Nire lehenengo elikagaiak, lehenengo titia, gero biberoia eta janari birrindua. Urte batekin nire lehenengo hitza “mma” eta bigarren hitza “tta”. Urte bat eta erdi nituenean txupetea kendu zidaten. Eta bi urte eta erdi nituenean pardela kendu zidaten.
ESKOLAURREA
Hiru urtekin haurtzaindegira joan nintzen eta lagun asko nituen : Amaia, Luana, Irantzu, Dantze, Maixa, Kiowa… Gero eskolara joan nintzen eta Iraide zen gure andereñoa, asko maite nuen.
1. ETA 2. MAILAN
1.mailara ailegatu baino lehen hanka apurtu nuen ;eta 2. mailan eskumuturra. Nire andereñoak 1.mailan Feli eta Izaskun ziren eta 2. mailan Araceli.
GAUR EGUN
3. Mailan nago eta Elena da nire andereñoa. Oso ondo pasatzen dut ikastolan, eta asko ikasten dut.