ADURTZA IKASTOLAKO 3. eta 4.mailako BLOGA (2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteak)

viernes, 5 de febrero de 2010

K


AMAREN SABELEAN. JAIOTZA
2001ko Martxoaren 28an jaio nintzen. Asteazkena zen, 9:30etan. Oso azkar atera nintzen. 3.480 kg eta 51 cm izan nuen.
TXIKIA NINTZENEAN
Titia zen nire lehenengo elikagaia eta 3 urte arte edan nuen. Frutak eta papilak jan nituen. Txupetea erabili nuen, eta 10 hilabeteekin atera zitzaidan lehenengo hortza. 11 hilabeteekin bakarrik ibiltzen hasi nintzen. Bi urterekin nahiko ondo hitz egiten nuen. Nire lehenengo hitzak hauek izan ziren: ajo, ma, abua, ela eta pa. 21 hilabeterekin fardela kendu zidaten.
ESKOLAURREA
3 urteekin hasi nintzen ikastolan. Lehenengo egunean asko gustatu zitzaidan eta ez nuen negar egin. Asko gustatzen zitzaidan joatea: jolastera, lagunekin egotera, ikastera...
1. ETA 2. MAILAK
Bi maila hauetan aldatzen dira. Gauza asko ikasi nituen. Hala ere errazak izan ziren. Andereñoa Ana deitzen zen. Oso irakasle ona izan zen.
GAUR EGUN
8urte ditut, 3.B mailan nago. Nire andereñoak Elena du izena. Oso majoa da. Azterketak egin ditut eta errezak izan dira baina gauza batzuk zailak dira. Izotz pistara joan nintzen. Oso pozik nago 3.mailan. Nahastu gaituzte eta lagun berri asko egin ditut. Oso majoak dira