
AMAREN SABELEAN.JAIOTZA
2001eko apirilaren 23an jaio nintzen Gasteizko ospitalean. 3 kilo eta 460 gramo pisatzen nuen eta luzera, berriz, 50 zentimetrokoa zen. Amak askotan kontatu didanez, sabelean asko mugitzen nintzen eta ostiko ugari ematen nituen.
TXIKIA NINTZENEAN
Hilabete gutxi nituenean titia zen nire elikagai bakarra. Ondoren, biberoia edaten hasi nintzen, gero, janari birrinduta... Horrela, handitzen joan nintzen eta, ohartu orduko, zortzi hilabeterekin, lehenengo hortza atera zitzaidan. 13 hilabete bete nituenean eman nituen lehenengo pausoak, bakarrik, inoren laguntzarik gabe. 13 hilabete nituenean, berriz, hitz egiten hasi nintzen. Esan nuen lehenengo hitza ”mama” izan zen.
ESKOLAURREA
3urte bete nituenean eskolara joan nintzen lehen aldiz. Gure andereñoa Maite zen.Asko maite nuen eta jolas ugari egin nituen berarekin. Sei urte bete nituenean, nire lehenengo hortza erori zitzaidan.
1.ETA 2. MAILAK
Garai honetan, hamazortzi lagun ginen gelan. Gauza ugari ikasi nituen: irakurtzen, idazten, batuketak eta kenketak egiten... Bi urte hauetan baserri eskola batera joan ginen txangoan.
GAUR EGUN
Gaur egun, 8 urte ditut. Asko gustatzen zait nire lagunekin jolastea. Beno, horrelakoa naiz ni !