
AMAREN SABELEAN.JAIOTZA
2001ko azaroaren 20an jaio nintzen Txagorritxun. 23:45 ikusi nuen argia lehen aldiz. 3kilo eta 360g. pisatu nituen eta 53cmkoa izan zen nire luzera.
TXIKIA NINTZENEAN
Jaio nintzenean titia zen nire elikagai bakarra. Ondoren ahia hasi nintzen, gero janaria birrinduta... Horrela handitzen joan nintzen eta, ohartu orduko-urte 1ekin lehenengo hortza atera zitzaidan. 9hilabeteekin lehenengo pausoak bakarrik, inoren laguntzarik gabe, eman nituen. 2urtekin hitz egiten hasi nintzen. Nire lehengo hitzak ”ama eta aita “ izan zen.
ESKOLAURREAN
3urte bete nituenean eskolara joan nintzen. Gure andereñoa Iraide zen asko maite nuen eta jolas ugari egin nituen berarekin. Sasoi hartan, eskolako lagun minenak Gaizka, Jokin, Eneko, Dani eta Maixa ziren. Gelan matematika ikasteaz gain jolas, dantza etab.. ugari egiten genituen. Oso ondo gogoratzen naiz eskolaurrean Ipurtargiaren antzerkia egin genuen egun hura. 7urterekin nire lehenengo hortza erori zitzaidan.
1. eta 2. MAILAK
Garai honetan,15 lagun ginen gelan. Gauza ugari ikasi nituen: irakurtzen, idazten, batuketak eta kenketak egiten... Bertan, baloiekin, jolastu eta abar, egiten genuen. 6urtekin Olarizura eta baserri-eskola batera joan ginen txangora. Inauterietan mozorrotu ere egin nintzen: 1.mailan mahatsaz eta 2.mailan lehoiez.
GAUR EGUN
Gaur egun, 8 urte ditut, nire gelakide guztiak bezalaxe 3.mailan nago eta irakasleak Elena du izena. Asko hasi naiz 8 urte hauetan, gaur egun metro 1 eta 34 zentimetro neurtzen dut. Handia naiz e? Ikaragarri atsegin zait nire lagun Gaizka, Dani eta Jokinekin futbolean jolastea.