Azaroak 9an Buradon Gatzagara joan ginen, Araban dagoen herri batera. Ikastola Mikel izeneko monitore bat gure zain zegoen. 09:30etan autobusa hartu genuen eta bidean jarri ginen.
Lehenik, Mikelek azalpenak ema zizkigun eta argazki kamara bat eman zigun. Berak esan zigun lehenik herria ezagutu eta gero tailerra egingo genuela.
Ondoren neska bat ikusi genuen traje arraro batekin. Berak herria ezagutzera eraman gintuen eta sarreran zaldun bat zegoen. Zaldunak harresia erakutsi zigun, zati txiki bat bakarrik. Herri barruan, emakume batekin topatu ginen eta berak kontatu zigun erizaina sorgin bat zela eta kontuz izateko.
Jarraian dorretxera joan ginen eta andre polit bat ikusi genuen. Berak dorretxea erakutsi zigun eta baita ere bere langile bat. Honek harriekin egiten zuen lan eta dorretxea eraikitzen ari zen. Dorretxearen alboan eliza zegoen.
Geroago medikuaren etxera joan ginen eta erizaina zegoen. Berak landareak eta fruituak erakutsi zizkigun.
Minutu batzuk pasa eta gero, etxetxora bueltatu ginen eta hantxe hamaiketakoa jan genuen, baina ez genuen denbora asko izan. Denbora bukatu zenean etxetxora sartu ginen eta tailerra egin genuen. Poltsa bat ere eman ziguten.
Azkenik, autobusa hartu genuen eta ikastolara bueltatu ginen. 13:00etan jada ikastolan geunden.
Nire ustez antzerkia oso ondo zegoen eta herria oso polita zen