Mendigorritxu on PhotoPeach
Lehenengo proiektuari amaiera emateko Jundizeko lantegi batera joan ginen. Mendigorritxu kalean kokatuta dagoen lantegi honetan ontzi horian sartzen ditugun gauzak sailkatzen dira.
Bertan Sara, monitorea, gure zain zegoen. Hasteko, atarian, bere azalpenak entzun genituen eta kamioiak pisatzeko baskula ikusi ere. Azalpenak entzun eta gero, aldapa txiki batetik, zaborra biltzen zen tokia ikusi genuen. Ondoren gela batean sartu ginen eta ondakinei buruz hitz egin genuen. Aipatutako ondakinak hauexek ziren:
• Plastiko motak (1,2,3,4,5 eta 6)
• TetraBrickak
• Latak
Azkenik hauek sailkatzen ari ziren pertsonak ikusi genituen lanean.
ADURTZA IKASTOLAKO 3. eta 4.mailako BLOGA (2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteak)