Lehenengo proiektuari amaiera emateko Jundizeko lantegi batera joan ginen. Mendigorritxu kalean kokatuta dagoen lantegi honetan ontzi horian sartzen ditugun gauzak sailkatzen dira. Bertan Sara, monitorea, gure zain zegoen. Hasteko, atarian, bere azalpenak entzun genituen eta kamioiak pisatzeko baskula ikusi ere. Azalpenak entzun eta gero, aldapa txiki batetik, zaborra biltzen zen tokia ikusi genuen. Ondoren gela batean sartu ginen eta ondakinei buruz hitz egin genuen. Aipatutako ondakinak hauexek ziren: • Plastiko motak (1,2,3,4,5 eta 6) • TetraBrickak • Latak Azkenik hauek sailkatzen ari ziren pertsonak ikusi genituen lanean.
Gure lehen proiektuan Natura zaintzeko egin behar diren gauza asko ikasi ditugu. Babakizue Gasteiz 2012an Green Capital izango dela, ba guk ere Gasteiz egiten dugu berdea barrutik, ikusi ba.
Agian pentsatu duzue gure bloga ahaztuta genuela, ba ez da egia. Ikasturte berria hasi zenetik lan pila egin dugu baina hemen ipintzeko astirik ez. Garaia heldu da eta hemendik aurrera guk egindakoak hemen ikusteko aukera izango duzue. Mila esker gure zain egoteagatik..
¿No se os habrá ocurrido pensar que nos habíamos olvidado del BLOG, verdad? Bueno pues de hoy en adelante podréis ir viendo nuestros nuevos trabajos. Gracias por vuestra espera....
Guardia on PhotoPeach 2010eko ekainaren 9an egin genuen ikasturteko azken txangoa. Guardiara joan ginen Arabako Errioxan dagoen herri batera. Autobusez joan ginen eta ikastolatik 08:45etan atera ginen. Ailegatzean hamaiketako jan genuen enparantza batean. Informazio bulegora joateko kale batzuetatik ibili ginen eta Samaniegoren etxea ikusi genuen. Geroago elizara joan ginen eta elizaurrekoa ikusi genuen Adrianarekin. Andereñoak azalpenak eman zizkigun eta elizan sartu ginen. Bisita hau bukatu zenean, autobusean berriz, “La Hoya” herrixkara abiatu ginen Museoa eta aztarnak ikustera. Aztarnen ondoan jolasten egon ginen eta Calatrabaren upeltegia ikusi genuen urrutian. La Hoya–tik itzultzean herriko enparantzan dagoen erlojuko panpinak dantzan ikusteko aukera izan genuen. Momentu hartan bazkaltzeko ordua ailegatu zen eta “El Collado” parkera hurbildu ginen. Hantxe bazkaldu, jolastu, kolunpiotan ibili, hitz egin genuen... Konturatu gabe denbora oso azkar pasatu zen baina Gasteizera itzuli baino lehen izozkiak eta goxokiak erosi genituen. Itzultzeko bidaia motza egin zitzigun eta 17:00etarako ikastolako atean geunden.
AURKEZPENA
Ikastola hau Gasteizen dago, Iturritxu kalean hain zuzen.
400 ikasle daude, eta Lehen Hezkuntzako seigarren maila arte iristen dira. 20 gela daude eta 40 irakasle inguru daude.Bost eraikuntza daude. Batean 2 urteko gelak daude (Dantzari enparantzan) bigarrerean zuzendaritza, hirugarrenean jantokia, laugarrenean gimnasioa eta bostgarrenean ikasgelak. Sartzeko bi sarrera daude. Batetik Haur Hezkuntzakoak sartzen dira da eta bestetik Lehen Hezkuntzakoak.
Jolastokia oso handia da. Bertan aterpe handia eta futbol zelai handia dago. Festak eta jaiak egiten dira. Inauterietan mozorroak egiten ditugu. Txikien maskota Herensuge da eta handiena Sugai.
Ikastolatik Olarizu mendia ikusten da.
Iritziak jasotzea gustatuko litzaiguke. Heldidea hau da: urtzada@gmail.com