Ekintza interesgarri bat egin genuen martxoaren 16an. Udalak antolatutako irteera hau Gasteizko historia ezagutzeko da. Alde Zaharrera autobusez joan ginen eta bertako kale eta eraikin batzuk ikusteko aprobetxatu genuen.
Monitoreak azalpen batzuk eman zizkigun: harresia nola zegoen, katedralaren forma, agintariak eta biztanleak nortzuk ziren eta zer egiten zuten… Gero Gasteizko maketa batzuk ikusi genituen eta bukatzeko tailer bat egin genuen. Honetan paperezko pertsonaiak egin genituen: errege, erregina, merkatariak, apaiza, soldaduak…