Txirulari magikoa on PhotoPeach
Antzezlan polit bat ikusi genuen “Beñat Etxepare” antzokian. Ekintza hau 2010eko martxoaren 12an egin genuen, 11:30etatik 12:30etara. 2. zikloko guztiak joan ginen.
Antzerkiaren izenburua “Txirulari magikoa” zen. Hiru antzezle ziren eta pertsonai guztien lana egin zuten. Eszenatokian zegoen dekoratua zoragarria zen. Gutariko bik hartu zuten parte, txirulariak umeak eramaten zituenean.
Orokorrean gustatu zitzaigun eta espero dugu beste batera joatea.